XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡A, yaun-andrreak! Txororik ez-pazan izan, aspalditik, lurraren gaña gizon illen obi zabal bat baizik etzan.

Atsegin zait, ene entzunle ok, zubek nere antzera erestxoro-aize orrek ikutuak zaudeztela ikustea; bestela, orrela ez izatea, gaurrko itzaldi au antzoki ontako orrma uts arrtean betiko galduko zan.

TXISTUAREN BI ERATASUNAK

¡Ze atsegin eta pozkarri zaigun gure aurrtzaroko, ume-garaiko, toki, jolas ta jai alaien oroipena! Gizonaren biotzean badago zerrbait ere, bere makurrkeriak okerrtuko ezpalu, zorionaren antza egoki ezagutzera emango liokena; orrdea, gizonak maiz okerrtzen ditu biotzaren onerako bultzadak eta samintasunaren edari garratza sarritan edan bearr izaten du.

Ori ala dala ezagutzeko, ume-garaiko gauzen oroipena gure biotzera erakarrtzea baizik ez-tegu.